...

POR SIEMPRE JAMÁS

by user

on
Category: Documents
0

views

Report

Comments

Transcript

POR SIEMPRE JAMÁS
POR SIEMPRE JAMÁS
POR SIEMPRE JAMÁS
1998. 121 min. Zuzendaria : Andy Tennant.Antzezleak:Drew Barrymore,
Anjelica Huston, Dougray Scott, Patrick Godfrey, Jeanne Moreau
Elkar ezagutzen dugu(DBH)
Arabako Hezkidetza Mintegia
2002-2003
POR SIEMPRE JAMÁS
HELBURUAK
• Norberaren boterea garatzeko ezaugarriak identifikatu
Nork bere burua ezagutzeko hausnarketa egin
Norbere identitatea garatzeko gizartean dauden oztopoak identifikatu
JARDUERAREN DESKRIBAPENA
Jarduera honetan Por siempre jamás filma erabiliko dugu aurrean jarritako helburuak
lantzen errazteko.
Beharrezkoa da norberak bere identitatea eraikitzeko eredu ezberdinak izatea.
Mutikoek eta neskatilek topatuko dute filma honetan bestelako eredua.
Mutikoek ikus dezakete maitatuak izateko ez dela beharrezkoa gizarteak inposatzen
dituen hainbat ezaugarri izatea: indartsuena, heroia, nesken salbatzailea...
Ikusiko dute mutilek ere askotan besteen laguntza behar dutela eta askotan lagundu
egin diezaiekeena neska dela.
Neskek berriz ikusiko dute filmean neska ausarta dela , zer nahi duen dakiela ,
erabakiak hartzen dituela eta nahiz eta mutila maite ez dagoela bere menpe.
Jarduera honetan erabiliko dugun prozedurak filma ikustea eta galdera sortaz baliatuz
azterketa egitea izango dira.
Gero aipatzen dugun moduan garrantzitsua da denon artean ondorioak ateratzea eta
onartzea.
FILMEAREN EZAUGARRIAK
1998. 121 min. Zuzendaria : Andy Tennant.Antzezleak:Drew Barrymore,
Anjelica Huston, Dougray Scott, Patrick Godfrey, Jeanne Moreau
Danielle XVI.mendeko emakumea da, jakintsua, indartsua eta ederra. Ez
du biktimarena egiten, amaordeari aurre egiten dio .Berak duen
independentziarekin ez dago prest printzearen zain egoteko bere burua
salbatzeko.Askotan bera da printzeari lagundu behar diona
Elkar ezagutzen dugu(DBH)
Arabako Hezkidetza Mintegia
2002-2003
POR SIEMPRE JAMÁS
1. FITXA. EZTABAIDARAKO GALDERA SORTA
1. Ondoko taulan “Mari errauskin” betiko ipuina eta “Por siempre
jamás “ filmean agertzen pertsonai garrantzitsuen ezaugarriak
zerrendatu eta adieraz itzazu zeintzuk eta zein egoeratan diren
berdintsuak eta zeintzuk desberdinak
Mari Errauskin
Mari Errauskin
Por siempre jamás
Daniele
Printzea
Printzea
Amaordea
Amaordea
Ahizpordea
Ahizpordea
Elkar ezagutzen dugu(DBH)
Arabako Hezkidetza Mintegia
2002-2003
POR SIEMPRE JAMÁS
2. FITXA. NORK BERE BURUAREKIN HAUSNARKETA EGITEKO FITXA
1. Zeure bizitzan mutila edo neska izateagatik zer nolako oztopo izan
dituzu nahi zenuena egiteko?
2. Nola gainditu dituzu?
3. Gaur egun mutila edo neska izateagatik baduzu oztoporik nahi
duzuna egiteko?
4. Zer egin dezakezu oztopo horiek gainditzeko?
5. Nahi baduzu hemen jarri duzuna taldean edo baten bati kontatzea
oraintxe duzu aukera
Elkar ezagutzen dugu(DBH)
Arabako Hezkidetza Mintegia
2002-2003
POR SIEMPRE JAMÁS
IRAKASLEARENTZAKO JARRAIBIDEAK
Jarduera hau egiteko bost saio erabiliko ditugu
Lehen saioa
1. Saio honetan talde handian egingo dugu lana . . Komenigarria da antolamendu
honek eskatzen dituen arauak errespetatzea .Beharrezkoa ikusten badugu rolak
banatuko ditugu: moderatzailea, denboraren kontrolatzailea, behatzailea....
2. Hasi baino lehen jardueraren helburuak eta egiteko modua azalduko dizikiegu.
3. Aurkeztuko diegu ere ikusiko dugun filma.
4. Filma ikusteko saio hau eta hurrengoa erabiliko dugu.
Bigarren saioa
1. Bukatuko dugu filma ikusten.
Hirugarren saioa
1. 1, Fitxaren galdera sorta beteko dute.
2. Hasieran bakarkako lana da, beraz gela horren arabera antolatuko dugu eta
horretarako dauden arauak gogoratuko ditugu.
3. Komenigarria da ondo azaltzea galdera bakoitzaren esanahia eta adibide batzuk
ipintzea.
4. Giro lasaia izateko eta kontzentratzen laguntzeko erlaxazio txikia egingo dugu
hasi baino lehen.
5. Galderak egin ondoren taldeka jarriko dira eta egindakoa komentatuko dute.
6. Taldeak egingo ditugunez, antolamendu honek eskatzen dituen arauak eta rolak
gogoratuko ditugu.Beharrezkoa ikusten badugu behatzailea jarriko dugu.
Laugarren saioa
1. Saio honetan talde handian egingo dugu lana . . Komenigarria da antolamendu
honek eskatzen dituen arauak errespetatzea .Beharrezkoa ikusten badugu rolak
banatuko ditugu: moderatzailea, denboraren kontrolatzailea, behatzailea....
2. Talde txikietan egindakoa talde handian komunean jarriko dute.
3. Komenigarria da denon artean ondorioak ateratzea (Zein harreman mota egon
daitezke, zergatik dira baloratzekoak, zein ezaugarri baloratu ditugu
pertsonaiengan......).
Bosgarren saioa
1. Saio honetan bakarka egingo dugu lana . . Komenigarria da antolamendu honek
eskatzen dituen arauak errespetatzea .
2. Giro lasaia izateko eta kontzentratzen laguntzeko erlaxazio txikia egingo dugu
hasi baino lehen.
3. 2. Fitxa beteko dute.
4. Nahi izanez gero egindakoa konpartituko dute.
5. Gogoratu karpta pertsonalean bete behar dutela egindakoa.
Elkar ezagutzen dugu(DBH)
Arabako Hezkidetza Mintegia
2002-2003
Fly UP